Hasiera

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

  • Udaltzaingoen kidegoak sortzeko baimen-eskaerak izapidetzea, izapide hori legez beharrezkoa denean.
  • Euskadiko udaltzaingoen erregistroa kudeatzea eta udaltzainen akreditazio profesionalerako agiriak prestatzea.
  • Arauen esparrua finkatzea, Udaltzaingoen kidegoen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamenduak esparru horretara egokitu dadin.
  • Udaltzaingoen kidegoak profesionalki egiaztatzeko behar den egitura, langileen zerrenda, baliabide teknikoak, uniformeak eta dokumentazioa homogeneizatzea sustatzea.
  • Udaltzainen araubide juridikoa finkatzea.
  • Udalerrien arteko lankidetza eta elkarlana aurreikustea eta sustatzea, inoiz premiazko egoera bereziren batean halakorik behar izanez gero, laguntza hartu edo eman ahal izateko.
  • Informatika- eta telekomunikazio-estandarrak ezartzea, datuak eta txostenak transmititu ahal izateko eta gorabeherak zein baliabideak kudeatzeko eta bideratzeko.
  • Erregelamendu bidez ezartzea zer arma-mota erabil ditzaketen udaltzainek.
  • Udaltzain uniformatuen uniformeen, intsignien,  bereizgarrien, ekipoaren, ibilgailuen eta gainerako osagarrien ezaugarri komunak ezartzea, udaltzainen eraginkortasun operatiboa eta identifikazio publikoa bermatzeko, hargatik udal bakoitzak beren berezko elementuak gehitzea eragotzi gabe.
  • Tokiko erakundeei informazioa eta aholkularitza ematea, horrelakorik behar izanez gero.
  • Koordinatzeko lanabesak ikuskatzea.
  • Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainak hautatzeko oinarrizko irizpideak zehazten eta ikastegi horretan sartzeko, etengabeko prestakuntzako, espezialitateko eta gora egiteko ikastaroak antolatzen.
  • Udaltzainen prestakuntza profesionala koordinatzea.
  • Baimen-eskaerak izapidetzea, udalerriek hitzartu ahal izateko udaltzaingoko funtzionarioek, banaka zehaztuta, beste udal-mugarte batzuetan jardutea izan dezaten, aldi jakin batean, zerbitzuen aldi baterako gutxiegitasuna dela-eta langile-talde baten zuzkidura indartzea beharrezko denean.
  • Euskal Udalen Elkartearen eskabideak izapidetzea, polizia-zerbitzuak legez ezarritako betebeharrak beteta, baldin eta haien kabuz ez dutenean behar beste baliabide.

Lege-informazioa

  • © 2012 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco